Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ferixa Nagusiko Jaixetako kartel lehiaketan proposamenak aurkezteko epea zabalik maiatzaren 23ra arte
Dokumentu Akzioak

Ferixa Nagusiko Jaixetako kartel lehiaketan proposamenak aurkezteko epea zabalik maiatzaren 23ra arte

2018/05/07

Elgetako Udaleko Jai Batzordeak Kartel Lehiaketa iragartzen du 2018ko Ferixa Nagusiko jaietarako. Argazkian 2017ko irabazlea, Eneritz Larrearen "Jaixetan kolore eztanda"

O I N A R R I A K

 

  1. Artista afizionatu edo profesional orok har dezake parte.

 

  1. Formatuak neurri hauek izango ditu: 70 cm-ko altuera eta 50 cm-ko zabalera.

 

  1. Lan guztiek originalak izan beharko dute.

 

  1. Lanak euskarri tinkoan eta digitalean (jpg formatuan) aurkeztu behar dira derrigorrez.

 

  1. Artista bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal izango du.

 

  1. Gaia librea da (koloreak eta konposaketa), dena den, kontuan hartu beharko da deialdiaren zergatia.

 

  1. Ezin da erabili irudi-eskubideak daukan elementurik.

 

  1. Pertsonen argazkiak erabili daitezke baldin eta hauen baimena aurkezten bada, edo tutoreena adin txikikoa bada.

 

  1. Obra guztiek inskripzio hau eraman behar dute: “FERIXA NAGUSIKO JAIXAK 2018 ELGETA”, berau baita deialdiaren gaia. Ferixa Nagusiko jaien data ere agertu behar da kartelean ekainaren 28tik uztailaren 1era).

 

  1. Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

- Lana euskarri tinkoan. Atzealdean kartelaren lema edo izenburua jarri beharko da.

- Lana formatu digitalean. Kartelaren lema edo izenburua jarriko da.

- Gutun-azal itxi bat kartelaren lema edo izenburu berarekin. Gutunean sartu behar dena:

- Egilearen izena, bi abizen , NAN, helbidea eta telefono zenbakia.

Beraz, kartelaren lema edo izenburua hurrengo lekuetan soilik ikusi ahal izango da: CDan, kartelaren atzeko partean eta egilearen datuak dauzkan gutun-azal itxian.

Dokumentazioa aurkezteko tokia: Elgetako Udaleko arreta zerbitzuan (Mendizaleen plaza, 1).

 

  1. Sari bakarra izango da: 100 € , garbi.

 

  1. Kartelak aurkezteko azken eguna: maiatzaren 23a.

 

  1. Kartel irabazlearen hautaketa prozesua honako hau izango da: kartelak buztin gelan eskegiko dira eta herritarrek HIRIXen bitartez botoa eman ahal izango dute maiatzaren 28etik ekainaren 4ra. Boto gehien jasotzen duen kartela izango da irabazlea.

 

  1. Kartel irabazlea zein izan den ekainaren 5ean emango da jakitera.

 

  1. Ez da saririk emango epaimahaiak horrela irizten badio. Epaimahaiaren erabakia apelaezina da.

 

  1. Obra saritua Udalaren esku geratuko da, eta Udalak lana erakutsi eta argitaratu egin dezake horrela irizten badio.

 

 

 

 

Elgetan, 2018ko maiatzaren 7an