Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskalmeten arabera elurra egin dezake Elgetan bariku goizaldean
Dokumentu Akzioak

Euskalmeten arabera elurra egin dezake Elgetan bariku goizaldean

2018/01/30

Udalak martxan jarri du elur abisuaren protokoloa

Elgetako Udalak adierazi gura du EUSKALMETen abisuaren arabera, bariku goizaldean (otsailak 2) elurra egin dezakeela. Hori dela eta, Udalak martxan jarri du elurraren gaineko protokoloa:

 

  • Autoa erabili behar duzuenok Elgeta eta Bergara arteko errepidea erabiltzea gomendatzen da.

 

  • Salbador kaleko irteera ireki egingo da, lorontziak kenduta.

 

  • Autoa aparkalekuetan ZUZEN lagatzea eskatzen da, edozein modutan lagatzeak eragotzi egiten baitu zerbitzu egokia ematea.

 

  • Herritarrei eskatzen zaie kotxea behar-beharrezkoa denean soilik erabiltzeko.

 

  • Etxeko ataria garbitu gura duzuen herritarrok GATZA eta PALAK eskatu ditzakezue udaletxean.

 

  • Informazio gehiago jasotzeko:

 

Telefonoa: 943 76 80 22 (Lan-orduetan)

E-maila: udala@elgeta.eus

Twitter : @elgetakoudala

Facebook: Elgetako Udala

 

 

Elgetan, 2018ko urtarrilaren 30ean