Hemen zaude: Hasiera Albisteak Etxez-etxeko inkesta udalaren zerbitzuak baloratzeko
Dokumentu Akzioak

Etxez-etxeko inkesta udalaren zerbitzuak baloratzeko

2010/10/08

Gaur bertan, etxez-etxe inkesta orri bat banatu da Elgetan. Galdetegia nahiko sinplea da, oinarrizkoa, eta batez ere Udalaren zerbitzu ezberdinak baloratzeko galderak ditu.

Galdetegi hau, urria eta azaroan zehar telefonoz egingo den inkesta handiaren osagarria da. Telefonoz 200 elkarrizketa inguru egingo dira, baina idatzizko galdetegi honen bitartez aukera eman nahi zaie herritar guztiei euren iritzia emateko. Horretarako, galderak erantzuteaz gain, orrian badago tarte zuri bat iradokizunak egiteko.

Udalak elgetarrak animatu nahi ditu galdetegia bete eta bidaltzen. Guztion onerako izango da.

Galdetegia bidaltzeko, etxeetara bidali den frankeatutako karta azala erabil daiteke, edo bestela udaletxera ekarri eta Herritarren buzoian sartu.

Oharrak:

  • Galdera orri gehiago behar izanez gero, udaletxean daude eskuragai.
  • Hiri gunetik urrun dauden etxeetara ez da banatu galdetegirik. Etxe hauetakoek udaletxean eska dezakete galderen orria.