Hemen zaude: Hasiera Albisteak Elgetako Udalak bat egiten du martxoaren 8ko greba feministarekin
Dokumentu Akzioak

Elgetako Udalak bat egiten du martxoaren 8ko greba feministarekin

2019/03/06

Azken osoko bilkuran aldeko 5 boto eta kontrako 2rekin erabaki zuten Elgetako Udala greba feminista deialdira atxikitzea. Emakumezko udal langileen %85,7k egingo dugu greba, eta ez da liburutegi eta ludoteka zerbitzurik izango.