Hemen zaude: Hasiera Albisteak 'Elgeta Danon Artian' ekimenaren bigarren fasea aurkeztuko da
Dokumentu Akzioak

'Elgeta Danon Artian' ekimenaren bigarren fasea aurkeztuko da

2009/10/27

Elgetako Udalak, martxan jarri du 'Elgeta Danon Artian' ekimeneko bigarren fasea. Hala, bihar, urriaren 28an, egingo da bigarren fasearen aurkezpena, 10:00etan udaletxean. Bertan, izango dira besteak beste, Oxel Erostarbe, alkatea, eta Patxi Montero, 'Elgeta Danon Artian' ekimeneko dinamizatzailea. Foroetan parte hartzeko aukera badago oraindik eta interesa dutenek, izena eman dezakete azaroaren 6a bitartean.

Iazko udazkenean, etxez etxe bidalitako inkesta baten bitartez, herriko hainbat gairen gainean elkarteen eta herritarren iritzia jaso zen. Hausnarketarako zazpi foro ere definitu ziren, eta foro horietan parte hartzeko fitxak banatu.
Oraingo fase honetan, foroak dinamizatu nahi ditugu. Udalarentzako eta herriarentzako garrantzi berezia daukaten sei gai aukeratu ditugu. Horien gainean hausnartu nahi dugu, herriko elkarteekin eta herritarrekin batera:

 

  •  Kotxeen erabilera herrian
  •  Elgeta 2020 plana: hamar urte barru izan nahi dugun herrirako ikuspegia, Udalaren lan-ildoak markatuko dituena:   Planeko asmo eta ekintzak Agenda 21-era egokitzen direla ziurtatzea
  •  Elgetako erdigunerako errehabilitazio plan berria aurkeztu eta onartzea: Aurrerago, txabolen erabileraz eztabaidatu.
  •  Kirol azpiegiturak: kiroletarako zer azpiegitura eta zerbitzu behar du Elgetak?
  •  Herriko merkataritza indartu eta bertako kontsumoa bultzatu
  •  Herriko baserrietako produktuak herrian bertan kontsumitzeko aukera

 

Aurreko zerrendako gai bakoitzak bere dinamika propioa jarraituko du.
 

  •  2. fase honen epea: 2009ko iraila - 2010eko martxoa
  •  Egutegia: Zehaztuta dago. Laster, udaleko webgunean ikusgai.
  •  Dinamizatzailea: Prozesu hau aurrera eramateko dinamizatzailea kontratatu du Udalak. Patxi Montero da bera. Martxora arte jardungo du
  • Herritarrek parte hartzeko aukerak:

Foroetan parte hartuz

 Izena emateko aukera berriz zabalik, AZAROAREN 6a BITARTEAN
Izena emateko orriak udaletxean edo www.elgeta.org webgunean eskuragai

Ekarpen partikularrak eginez: galderak, iritziak, proposamenak…

 

Prozesuaren berri nola jaso:

  •  Aurrera pausuak www.elgeta.org web gunean argitaratuko dira
  •  Berriak zuzenean e-postaz jasotzeko zerrenda sortuko da. Zerrendan izena eman, eskatu danonartian@elgeta.net helbidera idatzita.
  •  Komunikabideei zuzenean bidaliko zaizkie sortzen diren berriak: deialdiak, emaitzak...


 
   Bigarren fasearen komunikazio kanpaina: URRIAK 26 - 31

 

  •   Komunikabideei aurkezpena
  •   Herriko elkarteei eta foroetan parte hartzeko izena eman zuten herritarrei gutuna (irailak 19 – 23). EGINDA.
  •  Herriko iragarki tauletan informazio orriak
  •  Herriko elkarteekin eta foroetan parte hartzeko izena eman zuten herritarrekin zuzeneko harremana
  •  Foroetan parte hartzeko izena emateko aukera berriz zabaldu