Hemen zaude: Hasiera Albisteak Elgeta 2020 plana: emaitzak aurkeztu dituzte
Dokumentu Akzioak

Elgeta 2020 plana: emaitzak aurkeztu dituzte

2011/02/04

Atzo aurkeztu ziren jendaurrean, Elgeta 2020 hausnarketa prozesuan jaso diren ekarpen eta ondorioak.


“Zelako Elgeta nahi dugu?” galdera jarrita, 2010eko urritik abendura bitartean lau lan bilera egin dira herritarrekin, Udalak landutako proposamena kontrastatu eta ekarpen berriak jasotzeko.
Aldi berean, era paraleloan, herriko hainbat talderi euren ikuspuntu eta ekarpen espezifikoak aurkeztea eskatu zaie: herri eskolari, gurasoen elkarteari, gaztelekuko gazteei, gaztetxeari, jubilatuen elkarteari, osasun zerbitzuei eta herriko dendariei. Kontuan hartu dira ere 2009-2010 ikasturtean zehar egin zen kirol foroaren ondorioak. Hausnarketa prozesu ireki hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kudeatuz programaren babespean egin da. Programa honek, politika publikoen erabaki eremuetan herritarren parte hartzea eta inplikazioa sustatu nahi ditu
 Ondorengo dokumentuak biltzen ditu hausnarketa prozesu honek eman dituen emaitza eta ondorio nagusiak. Bertan zehaztuta daude lehentasunak zeintzuk izan beharko luketen, eta non jaso den ekarpen bakoitza.

Elgeta 2010 - herri hausnarketa prozesuan jasotako emaitzak eta ondorioak (pdf 281kb)