You are here: Home Albisteak Aparejadorearen auzian Elgetako Udalak beste 277.008,01 euro ordaindu beharko ditu
Document Actions

Aparejadorearen auzian Elgetako Udalak beste 277.008,01 euro ordaindu beharko ditu

2017-07-13

5 urtean ordaintzeko aukera izanez gero, 55.401,6€koak izango lirateke urteroko kuotak, honi lehengo epaiketako urteroko 87.868,49€ gehitu behar zaizkio. Guztira auzi honek eragindako kalte-ordaina 716.350,46€koa izan da. Udalak duen zor osoa 1.898.954,47€koa da gaur egun.

Hemen auziaren garapena kronologikoki:

 

1990-10-30: autonomo gisa kontratatu zen, zerbitzu kontratu
batekin, Udalean aparejadore lanak egiteko.
• 2008-02-07: Kontratua etengo zela jakinarazi zion Udalak.
• 2008-03-13: aparejadoreak eskaera egin zuen kaleratze nuloa
zela.
• 2008-04-17: Udalak ukatu egin zion
• 2008-11-06: Sententzia: kaleratzea bidegabea izan zela.
• Bi aukera: 56.670,52€ ordaindu edo langile gisa hartu.
• Udalak sententzia errekurritu egin zuen.
• 2009-04-21: TSJPV-k arrazoirik ez zion eman Udalari.
• 2009-06-08: Aparejadorea langile gisa kontratatu zuen Udalak.
• Berriz hartze hau errekurritu zuen.
• Madrilgo Auzitegi Gorenak: legezkoa zela aitortu zion Udalari.
• Udalak alta eman zion 1990-11-30tik 2009-5-6ra
• 1990-11-30 eta 2005-07-19ko epeak kotizatu gabe eta
preskribatuta gelditzen dira.
• Ezgaitasun espedientea martxan jarri zuen aparejadoreak.
• 2012-06-01: Ukatu egin zioten:
• “por no reunir el periodo mínimo de cotización exigido”
• Gizarte Segurantza eta Udala demandatu zituen.
• 2013-03-08: sententzia:
• Udala hilero 1616,84€ ordaintzera zigortzen du.
• 2014-01-21: TSJPV-ak Udalaren erregu helegitea ukatu zuen.
• 2014-04-22: Gizarte Segurantzak kopuru totala kalkulatzen du.
340.485,96€ + interes eta kostak, guztira 439.342,45€.
• 2014-11-06: Zor hau 5 urtean ordaintzea onartu zuen Gizarte
Segurantzak.
• 2015-07-16: kalte-ordainaren lehen kuota ordaindu zuen Udalak.
• 2015-11-27: Elbarritasun handia onartu zioten aparejadoreari:
• Udala hilero 1216,17€ gehiago ordaintzera zigortu.
• Udalak sententziaren argipena eskatu eta ondoren errekurritu.
• 2015-12-15: argipena: 1216,17€koa da hileko kopurua.
• 2016-07-18: tarteratutako errekurtsoaren kontrako epaia.
• 2017-05-11: Auzitegi Gorenaren autoa, errekurtsoaren kontra.
• 2017-06-30: Ezgaitasun handiagatik eskaera guztira 277.008,01€,
bostu urtean ordaintzeko aukera izanez gero 55.401,6€ urtean.

GUZTIRA 716.350,46€KOA IZAN DA KALTE-ORDAINA