Hemen zaude: Hasiera Albisteak
Dokumentu Akzioak

Albisteak

Maila bat gorago
Mendi Nekazaritza Elkarteari 96.162 € eskatuko zaizkio

Mendi Nekazaritza Elkarteari 96.162 € eskatuko zaizkio

2002/12/04

Elgetako Udalak Deba Garaiko Mendi Nekazaritza Elkarteari 96.162 euroko (16 milioi pezeta) dirulaguntza eskatuko dio, 2003rako aurreikusitako lanak egiteko. Bestalde, Gobernu Batzordeak industrialdeko IV. sektorearen birpartzelazioa hasiera batean onartu egin du.

Gehiago Irakurri…

Azken Gobernu Batzordearen erabaki nagusiak

Azken Gobernu Batzordearen erabaki nagusiak

2002/11/29

Joan den 28an Gobernu Batzordea batu eta garrantzizko zenbait erabaki hartu zituen. Besteak beste, BAKEAZ enpresak herriko ingurumenari buruz egindako ikuskaritza aztertu zen, baita Gabonetako Pilota Txapelketari eman beharreko dirulaguntza zehaztu ere.

Gehiago Irakurri…

Gobernu  Batzorderako  deialdia

Gobernu Batzorderako deialdia

2002/11/27

Azaroaren 28an (osteguna) Gobernu Batzordea egingo da, eta bertan zenbait batzorderen gaiak eztabaidatuko dira. Besteak beste, gainean ditugun Gabonak eta garai honetako ekitaldiek eztabaidagai izango dira. Batzordea 12:00etan hasiko da udaletxeko batzar aretoan.

Gehiago Irakurri…

Doako albistegira harpidetzeko aukera

2002/11/26

Elgetako Udaleko webgune berri honek albistegi bat dauka bere edukien artean. Albistegi honen harpidedun eginez gero, Udalaren inguruko berriak berehala eta doan jasotzeko aukera izango duzu. Albistegi honen bitartez udal erabakiak ahalik eta gehien zabaltzea du helburu.

Gehiago Irakurri…

Gabonetako bolo txapelketan sari ugari jokoan

Gabonetako bolo txapelketan sari ugari jokoan

2002/11/25

Abenduaren 7, 14, 21 eta 28an Gabonetako bolo txapelketa jokatuko da. Eguneko txapeldunak sarreran jasotako diruaren %35 irabaziko du. Gainera, jokalari erregularrenendako ere sariak izango dira.

Gehiago Irakurri…

Onartuak 2003. urterako zergak eta tasak

Onartuak 2003. urterako zergak eta tasak

2002/11/21

Azaroaren 20an egindako udal batzar orokorrean datorren urterako zergak eta tasak zehaztu ziren. Igoera %3'5ekoa izango da, salbuespenak salbuespen. Erabaki ia denak aho batez hartu ziren.

Gehiago Irakurri…

Udal Batzar Orokorra eta Hirigintza Batzordearen bilera

Udal Batzar Orokorra eta Hirigintza Batzordearen bilera

2002/11/18

Azaroaren 20an Udal Batzar Orokorra izango da, 2003. urterako Ordenantza Fiskalak gaurkotzeko. Bestalde, biharamunean Hirigintza eta Ingurumen Batzordea bilduko da, besteak beste, industrialdeen inguruko zenbait erabaki hartzeko.

Gehiago Irakurri…

Ameriketako mendirik garaienetara igo zen espedizioaren diapositibak ikusgai

Ameriketako mendirik garaienetara igo zen espedizioaren diapositibak ikusgai

2002/11/14

Hiru handiak izeneko euskal espedizioak Ameriketako gailurrik nagusienak egin zituen orain gutxi: Akonkagua, Ojos del Salado eta Pissis, hain zuzen ere. Espedizio hartako kide Felipe Uriartek egun gogor haien diapositiba emanaldia eskainiko digu azaroaren 21ean, liburutegian.

Gehiago Irakurri…

Ur-mozketa Salbadorren

Ur-mozketa Salbadorren

2002/11/13

Gaur (azaroak 13, asteazkena) arratsaldean Salbador kaleko lagunek ez dute beren etxeetan urik izango.

Gehiago Irakurri…

Kendu egingo dira usoak jendeak gura badu

2002/11/10

Dexente izan dira herritarren kexak usoak direla eta. Horregatik, Udala lantzen ari da gaia eta baliteke usoak kentzea erabakitzea ere.

Gehiago Irakurri…